Bidea hasi da oinez, hau barne zirrara! Batez ere poza; eta jakin mina! Goizean goiz jarri gara ibilian eta liburu bakoitza dagoeneko pausatu da bere txokoan. Orain zure txanda da! Batzuk bixkor ibili dira; Sagastigutiko liburuak (Jantzi beltz bi) badu denboralditxo baterako bere irakurlea, baita Pergoletakoak (Arriskupean!) ere. Beste guztiak, guk dakigula, oraindik behintzat, zure zain daude. Ibili bixkor!
Komiki, jolas liburu batzuk ere utzi ditugu zenbait jolas parketan. Hartu beldurrik gabe, eta egin haurrak irakurzale!
Ekimen txalogarria benetan! Jantzi beltz bi liburu argitaraberriaren bila hurbildu nintzen Sagastiguti parkera, baina, nonbait izan da ni baino lehenago mugitu denik. Ea irakurle ezkutuak irakurri ondoren eskuetaratzeko aukera izaten dudan. Zuei bioi zorionak, eta segi horrela!
ResponderEliminarAupa Lizarbe!
ResponderEliminarIzango duzu bai, liburua irakurtzeko aukerarik. Ederra da gainera liburua, merezi du pittin batean zain egotea. Josu Penadesek idatzia da; lankidea dugu Josu eta lagun handia.