2009-08-08

BIZITZA: SORPRESA-KAXA BAT


Irakurtur ekimena martxan jarri genuenetik posta bidez iritsi zaigun lehenengo mezua jaso dugu gaur. Liburu hartzaile gehiagoren berri jaso dugu ahoz aho, baina, Elena Solano izan da lehenengo eskutitza idatzi duena. Babilonia liburua hartu zuen Beasaingo plazako kioskotik, eta dagoeneko irakurri du. Hasieran istorioak harrapatu ez bazuen ere iritsi da liburuaz gozatzera. Bejondeizula! Liburua utzi du berriro hartu zuen toki berean, beraz, dagoeneko beste norbaitek hartu ez badu, zain izango duzu Babilonia herriko plazako kioskoan. On egin!

2009-08-03

ZER DA ZUK EZKUTATZEN DUZUNA?


Dagoeneko hiruzpalau liburu hartzaile identifikatuta ditugu, eta badira euren liburuak ere kalera atera nahi dituztenak, proiektu hau indartu asmoz. Berrio martxan jartzen dugun hurrengoan, liburu ibiltari gehiago izango ditugu Beasainen. Ate bakoitzak berea ezkutatzen du, zergatik ez jarri norberarena agerian?

2009-07-27

ARRISKUPEAN

Izenburua: Arriskupean!


Idazlea: Fernando Morillo.

2009-07-22

AUPA IRAKURLE!


Bidea hasi da oinez, hau barne zirrara! Batez ere poza; eta jakin mina! Goizean goiz jarri gara ibilian eta liburu bakoitza dagoeneko pausatu da bere txokoan. Orain zure txanda da! Batzuk bixkor ibili dira; Sagastigutiko liburuak (Jantzi beltz bi) badu denboralditxo baterako bere irakurlea, baita Pergoletakoak (Arriskupean!) ere. Beste guztiak, guk dakigula, oraindik behintzat, zure zain daude. Ibili bixkor!



Komiki, jolas liburu batzuk ere utzi ditugu zenbait jolas parketan. Hartu beldurrik gabe, eta egin haurrak irakurzale!

2009-07-18

HAMASEIGARRENEAN, AIDANEZ

Izenburua: Hamaseigarrenean, aidanez


Idazlea: Andu Lertxundi

DENAK DU BERE PREZIOA

Izenburua: Denak du bere prezioa



Idazlea: Migel Anjel Mintegi




BA OMEN ZEN ERREGE BAT...

Izenburua: Ba omen zen errege bat...


Idazlea: Gabriel Janer Manila