2009-08-08

BIZITZA: SORPRESA-KAXA BAT


Irakurtur ekimena martxan jarri genuenetik posta bidez iritsi zaigun lehenengo mezua jaso dugu gaur. Liburu hartzaile gehiagoren berri jaso dugu ahoz aho, baina, Elena Solano izan da lehenengo eskutitza idatzi duena. Babilonia liburua hartu zuen Beasaingo plazako kioskotik, eta dagoeneko irakurri du. Hasieran istorioak harrapatu ez bazuen ere iritsi da liburuaz gozatzera. Bejondeizula! Liburua utzi du berriro hartu zuen toki berean, beraz, dagoeneko beste norbaitek hartu ez badu, zain izango duzu Babilonia herriko plazako kioskoan. On egin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario