2009-08-08

BIZITZA: SORPRESA-KAXA BAT


Irakurtur ekimena martxan jarri genuenetik posta bidez iritsi zaigun lehenengo mezua jaso dugu gaur. Liburu hartzaile gehiagoren berri jaso dugu ahoz aho, baina, Elena Solano izan da lehenengo eskutitza idatzi duena. Babilonia liburua hartu zuen Beasaingo plazako kioskotik, eta dagoeneko irakurri du. Hasieran istorioak harrapatu ez bazuen ere iritsi da liburuaz gozatzera. Bejondeizula! Liburua utzi du berriro hartu zuen toki berean, beraz, dagoeneko beste norbaitek hartu ez badu, zain izango duzu Babilonia herriko plazako kioskoan. On egin!

2009-08-03

ZER DA ZUK EZKUTATZEN DUZUNA?


Dagoeneko hiruzpalau liburu hartzaile identifikatuta ditugu, eta badira euren liburuak ere kalera atera nahi dituztenak, proiektu hau indartu asmoz. Berrio martxan jartzen dugun hurrengoan, liburu ibiltari gehiago izango ditugu Beasainen. Ate bakoitzak berea ezkutatzen du, zergatik ez jarri norberarena agerian?